miércoles, 24 de mayo de 2017

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZAREN AZKEN HAUSNARKETA

Kaixo !

Blog honi amaiera emateko, lauhilabete honetan didaktika ikasgaiaren inguruko ezagutzak handitu ditudala esan dezaket. Horretarako, Ane Mendizabal, Haizea Sarraga eta Etna Alonsorekin batera izan dugun ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren iritzia emango dizuet.


ASTE BAKOITZEKO HAUSNARKETAK:


1.ASTEA: Lauhilabetean zehar burutu beharreko lanen azalpena eta eramango den metodologiaren inguruko informazioa jaso dugu irakaslearen aldetik. 237/2015 Dekretuaren mapa kontzeptuala egin dugu, non Curriculumaren atal desberdinak aztertu ditugun. Hala ere, zailtasunak izan ditugu ulertzerako orduan ezjakintasunagatik.



2.ASTEA: Hobeto moldatu gara dekretuaren bigarren zatia irakurri eta laburtzerako orduan, hala ere, zenbait zalantza izan ditugu hiztegi teknikoa dela eta. Lan modularreko gida aztertzen egon gara eta ez ditugu hainbeste zailtasun izan, ondo antolatuta eta egituratuta baitago. Zehar konpetentzia eta konpetentzia espezifikoen arteko desberdintasunak zeintzuk diren ulertzeko, bien inguruko eztabaida izan dugu, honen bidez, ondorio batzuetara helduz.


3.ASTEA: Alaitzek bi taula eman dizkigu gure K2 moduluko lanaren azterketa errazte aldera. Bigarren fasea nahiko konplexua da, beraz, eskertzekoa da baliabide desberdinak eskaintzea guri laguntzeko. Bestalde, “De la unidad didactica al proyecto” txostena lantzen egon gara, zeina ulertzeko oso zaila izan den. Proiektuen bidezko Nekane Otxoaren bideoa ikusi dugu, oso interesgarria eta metodologia berri bati buruzko informazio desberdina ematen digulako.


4.ASTEA: Hezkuntza proiektuak eta unitate didaktikoak hobeto ulertzeko hauen ezaugarriak azaltzen dituen fitxa bat banatu digu Alaitzek eta honi esker, zalantza asko argitu dizkigu. Gainera, ikaskideen artean informazioa elkartrukatu dugu, oso aberasgarria izanik.



5.ASTEA: Ebaluazioari buruzko aurkezpena azkarregia izan da, ondorioz, kontzeptu asko airean gelditu dira. Gainera, gure kabuz informazioa bilatu behar izan dugu, modu honetan, ikaskuntza berriak eraikiz. Pickle-Loczy-ren bideoa ikusi dugu, eta lan egiteko modu honekin ados gaudela esan dezakegu, izan ere, hezitzailearen papera praktikan jartzeko  aproposa eta eraginkorra dela uste dugulako.


6.ASTEA: Aste interesgarria izan da klaseko metodologiaren inguruan gure iritzia emateko aukera izan dugulako. Modu honetan, irakasleak, klaseak emateko era egokia den edo ez aurreikus dezake eta beharrezkoa izanez gero, aldaketak egin. Bestalde, Pickler-en bideoa ikusten jarraitu dugu eta honen inguruko ideia berriak barneratu ditugu, hala nola; haurrak modu autonomo batean hazi behar direla eta esku-hartzea beraien erritmora egokitu.


7.ASTEA: Unitate didaktikoaren aurkezpena egin dute hiru ikaskidek. Aurkezpen lagungarria izan da baina zenbait atal azaltzeko zailtasunak izan dituzte ezjakintasunaren ondorioz. Didaktikako definizioak bilatzen egon gara eta honen ostean amankomunean jarri ditugu, definizio egokiena aukeratuz. Oso ekintza baliagarria izan da, modu honetan didaktika kontzeptuak barne hartzen dituen elementuak ulertzeko.


8. ASTEA: Unitate didaktikoaren lanari ekin diogu. Horretarako, Maitanek egoeraren azterketari buruzko azalpen labur bat eman digu eta lana egiteko erabilgarria iruditu zaigu. Baita ere, talde ekarpenekin hasi gara, Maitanek azaldutako gaiaren inguruan hitz eginez. Kasu praktikoak proposatu dituzte eta modu entretenigarri batean egitea lortu dute.


9. ASTEA: Unitate didaktikoaren asmoak izan ditugu aztergai aste honetan. Hasieran zalantza ugari izan ditugu irakasleak egindako aurkezpenarekin, hala ere, berarekin hitz egin ondoren argiago gelditu zaizkigu unitate didaktiko baten helburua nola zehaztu behar diren. Horretarako, ikaskideei ezagutzak transmititzeko hainbat adibide eskaini dizkiegu.





10. ASTEA: Unitate didaktikoaren edukiak izan da aste honetako gai nagusia. Curriculuma erabili behar izan dugu unitate didaktikoan edukiak zehazteko, horrekin batera, dekretua aztertzeko aukera izan dugu, honen erabilpena nolakoa den gehiago ezagutuz.


11. ASTEA: Aste santuko oporrak heltzear daudenez, ez da aurkezpenik egon. Horregatik, unitate didaktikoaren lana egiten jarraitu dugu. Honek, zailtasunak sortu ditu ikaskideen artean eta hori horrela izanda, Maitanek gida bat gure esku jarri du eta horri esker, modu eskematiko eta argiago batean azaldu digu dena.


12. ASTEA: Metodologia gaiaren inguruan hitz egiten egon gara gelan. Hainbat aurkezpen izan ditugu  eta hauek metodología berritzaileen eta printzipio metodologikoen gainean oinarritu dira. Aste honetan, metodología berritzaileen aurkezpena oso interesgarria iruditu zaigu, haur eskolan praktikan jarri daitezkeen metodo desberdinak azaldu dituztelako.




13. ASTEA:  Unitate didaktikoaren ebaluazio sistemaren inguruko aurkezpena izan dugu, beraz,  lanaren azken atala egiteko informazioa eskaini digute, hainbat adibide erabiliz. Hasieran, teoria azaldu digute, modu eskematiko eta erraz batean eta ondoren, jarduera interesgarri bat proposatu digute, dauden ebaluazio motak azalduz.


14. ASTEA: Didaktikako behatzaileek errutinaren eta egokitzapen aldiaren inguruko aurkezpenak egin dituzte. Oso garrantzitsua eta interesgarria iruditu zaigu, kurtsoan zehar honelako informaziorik eskaini ez digutelako. Horrez gain, talde bakoitzaren unitate didaktikoaren aurkezpenak egiten hasi gara, eta modu dinamiko eta dibertigarri batean izan direla uste dugu.


15.ASTEA:  Aste honetan, aurkezpenekin aurrera jarraitu dugu. Proposatu dituzten jarduerei dagokionez, baliogarriak izan direla iruditu zaigu, etorkizunera begira, unitate didaktiko desberdinen ereduak izanik.




IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUAREN HAUSNARKETA OROKORRA


EGIN KLIK BAGOIETAN GAI BAKOITZAREN HAUSNARKETAK IKUSTEKO.

viernes, 19 de mayo de 2017

15.ASTEA

Kaixo lagunok !

Aste honetan unitate didaktikoei buruz falta ziren aurkezpenak bukatu ditugu.


1. Aurkezpena

Talde honen unitate didaktikoa landareei buruz doa. Gaiari hasiera emateko, bere unitate didaktikoa nondik nora jorratu duten azaldu digute. Horretarako, bideo bat erakutsi digute non landare bat nola hazten den azaltzen du. Azalpen honen ostean, jarduera egiteko,5 boluntario eskatu dituzte. Boluntario bakoitzari pote bat eman diote eta bertan, landare bat erein dute. Jarduera egin ahal izateko, hezitzaileak poteak, dilistak eta kotoia eskaini die.



2. Aurkezpena

Talde honen unitate didaktikoa egiteko planetei buruzko gaia aukeratu dute. Ikaskideei gaian sartzeko eta planetak ezagutzen hasteko, abesti bat jarri digute, hain zuzen ere, ene kantak- planetak ikustera.




Kanta bukatzerakoan, planeta batzuen azalpena eman dizkigute eta prestatu duten jarduera egiteari ekin diote. Taldeka banatu gaituzte eta talde bakoitzak beraiek esandako planeta bat margotzeko eskatu digute, planeta nola den begiratu gabe. Nire taldeari Jupiter planeta margotzea tokatu zaio, eta talde guztiak marrazkiak bukatzerakoan, hezitzaileek planeten argazkiak erakutsi dizkigute egin dugun marrazkiarekin konparatu ahal izateko. Hemen uzten dizuet nire taldea egin duen marrazkia:



Aurkezpenari bukaera emateko, ondo pasatzeko eta guztien artean dantza egiteko beste abesti bat jarri digute.


3 Aurkezpena

Talde honek kontinenteak ezagutzeko unitate didaktikoa egin dute. Ikaskideei gaian murgiltzeko, zeintzuk diren kontinenteak azaldu digute. Kontinente guztiak lantzeko denbora ez dagoenez, ozeania landu dugu, non koala eta kanguroa animali eta haiek dituzten ezaugarri garrantzitsuenak direla aurkeztu digute. Proposatu duten jarduera, joku bat egitea izan da. Horretarako bi taldetan banatu gara eta Stop jokura ekin diogu. Joku honen arauak moldatu dituzte bere unitate didaktikora, hau da, arrapalaria kanguro bezala salto behar zuen.



4 Aurkezpena

Talde honen unitate didaktikoa animaliei buruz doa. Bere gaiaren justifikazioa aurkeztu digute, hau da, zein ikastolan egingo duten unitate didaktikoa eta gelaren adina. Ondoren, jarduera egiteko kalera atera gara. Borobil batean jarri gara eta banan banan animali bat eman digute eta bere soinua egin dugu. Honen ostean, soinu bereko animaliak bilatu ditugu.


5 Aurkezpena

Talde Divino udaberriari buruz egin duten unitate didaktikoa azaldu digute. Lehenengo jardueran azaldu digute bere unitate didaktikoaren hasierako jarduera ( ideien ekaitzak), garapen jarduera ( lorategian haziak landatzea eta proiektua amaitu bitartean zaintzea), 3 sakontzeko jarduera ( irtera bat egindo dute Valderejo herrira), eta azkenik, ebaluaziorako jarduera ( mural bat egitea, arte adierazpena lantzeko eta kooperazioa sustatzeko. Denon artean egiteko jarduera murala bat egitea izan da.



6. Aurkezpena

Talde honek unitate didaktikoa errefusa sozialari buruz egin dute. Beraientzat, haurrekin gai hau lantzea oso garrantzitsua dela azaldu digute. Horretarako, unitate didaktikoan landu beharreko lau jarduerak azaldu dizkigute.

  • Lehenengo jarduera: Asanblada.
  • Bigarren jarduera: Munduko jolasak.
  • Hirugarren jarduera: Mapamundi tailerra.
  • Laugarren jarduera: Sukaldetza.



Klasean honetariko jarduera bat lantzeko, mapamundi tailerra egitea erabaki dute. Horretarako, 4 boluntario eskatu dituzte. Hezitzaileek mapamundi bat eskaini diete eta haurrek bere jaioterritik gazteizera egindako ibilbidea azaldu behar izan dute.





7. Aurkezpena

Bere unitate didaktikoa oporrak deitzen da. Gai honen aurkezpena egiteko jolas bat egitea erabaki dute, hain zuzen ere, altxorraren bila jolasa. Horretarako, bi taldeetan sakabanatu eta pista desberdinak bilatu ditugu. Egia esanda, jolas hau haurrekin  egiterako orduan, konpetitibitatea baztertu behar dugu taldeko lana sustatzeko.

8. Aurkezpena

Azken taldea, bere unitate didaktikoa azaltzeko, irteera bat egitea proposatu du, hain zuzen ere, barriara. Lehenengo Barriaren kokapena eta zergatik aukeratu duten herri hau azaldu digute. Haurrek egingo duten jarduerak ezagutzeko, haurrekin Barrian egingo duten jarduera bat egitea proposatu dute, hau da, behiak nola jezten diren ezagutzea. Horretarako,  latexko eskularruak eta ura eskaini digute. Jarduera ondo egiteko, bideo bat erakutsi digute, non, behi bat nola jezten den azalduz.








viernes, 12 de mayo de 2017

14.ASTEA

Kaixo guztioi!

Asteartean, modulu lanarekin lanean jarraitu dugu. Pasaden astean, metodologiaren barruan dauden jarduerak bukatu genituen eta, Maitanerekin gure unitate didaktikoa daukan printzipio metodologioen zalantzak argitu ondoren. aste honetan bukatu ditugu.

Powered by emaze 

Gure unitate didaktikoari amaiera emateko, ebaluazioari ere ekin diogu. Horretarako, hainbat galdera erantzun behar izan ditugu, hala nola, zer eta noiz ebaluatuko den, ze tresna erabiliko dugun ebaluazioa egiteko, nork ebaluatuko duen, nola aurkeztuko den balizko informazioa eta zertarako erabiliko den jaso dugun informazio guztia. Hemen daukazue gure unitate didaktikoaren ebaluazio sistemaren informazio guztia, nik egindako aurkezpen baten bidez azalduta:



Asteazkenean, klaseko behatzaileak, hau da, didaktikako klaseetan beste rol bat duten ikaskideak, haur eskolako errutinaren inguruko aurkezpen bat egin dute. Hona hemen azaldu digutena:

Haur baten egunerokoa bi zatitan banatzen da. Alde batetik, egokitzapena eta bestetik, eguneroko errutina.

EGOKITZAPENA: 


Umearen ongizatea bermatu behar da. Horretarako, helburu nagusia haurrak duen ongizatea ziurtatzea da. Egokitzapen fasea ahalik eta positiboa izateko, hezitzaileek gurasoekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da. 

Haurrak irakaslea atxikimendu irudi seguru gisa ikusi behar du. Haurrak atxikimendu lotura lortzean, eskolako testuinguruan seguru sentituko da eta ez du beldurrik izango. Egoera honekin gustura sentituko da eta honi esker, haurrak eskuratu beharreko oinarrizko gaitasunak garatuko ditu ( garapen kognitibo eta motorra, ahozko hizkuntza, bere buruaren ezagutza, inguruaren esplorazioa eta beste umeekiko harremanak).

Egokitzapen lehenengo egunetan, haurrak ikasgelan ordu gutxi pasatzen ditu. Pixkanaka, gero eta ordu gehiago hasten da pasatzen bertan. Horrela, haurrak ingurune berri honetara egokitzen hasten da. Orokorrean, hiru/lau aste irauten dituen arren, haur bakoitzak markatuko du zenbat denbora behar duen, hau da, haurra lau aste pasa eta gero ez badago prest, irakasleak egokitzapen aldi hau luzatu egin beharko du.

Laburbilduz, errutinen bidez, haurrak segurtasuna lortuko du ingurune berri honetan, eta irakaslea, laguntzailea izango da.

Bigarren zatia, hau da, eguneroko errutinak azaltzeko eta irakurgaia arinagoa izateko asmoz, aurkezpen bat prestatu dizuet:
Ostirala taldeen aurkezpenak egiteko erabili dugu, aldi honetan, talde bakoitzak egin duen unitate didaktikoari buruz.

Lehenengo aurkezpena, MAAN taldeak egin du. Talde honen unitate didaktikoa Txinari buruz doa. Bere materiala ondo azaltzeko, Txinari buruz bideo bat jarri digute, bertan nola esaten diren zenbakiak bere hizkuntzan azalduz.


Zenbakiak ikaskide guztien artean landu ondoren, jarduera bat egin dugu, hain zuzen ere, dragoi txinatar bat. Horretarako taldeka jarri digute eta dragoia egiteko behar izan ditugun materialak eskaini dizkigute.




Bigarren aurkezpena egin duten taldeak, bere unitate didaktikoa azaltzeko roll playing bat egin dute. Horretarako 4 boluntario atera dira. Arbelan, hainbat argazki jarri dituzte, non, lanbide desberdinak zeuden, bakoitzak neska eta mutil batekin. Boluntario bakoitzak argazki bat aukeratu behar izan du eta irakasleak lanbide horrekin zerikusia zituen galderak desberdinak egin diete.

Jarduera honen helburua parekidetasuna eta berdintasunaren kontua lantzea izan da. Bereziki, irakasleek ikus dezagun haurrek  aurretik markatuta dituzten estereotipoak.

    


Hirugarren aurkezpena, Jaletna taldea egin du. Bere unitate didaktikoan kultura desberdinen jakiak landuko dira. Bere gaia aurkezteko, azalpen orokor batekin hasi dira, zein den gaia eta zeintzuk diren bere helburuak azalduz. Horren ostean, jarduerak burutu dituzte.

Lehenengo jarduera, gaiari buruz ditugun aurreideiak jakiteko hainbat galdera egin dizkigute eta honekin batera, kultura desberdinetako janarien argazkiak erakutsi dizkigute bere jatorria asmatzeko asmoarekin.

Hurrengo jarduera, babarrun bat ereitea izan da. Horretarako bi boluntario eskatu dituzte eta jarduera aurrera eramateko aproposak diren materialak eskaini diete.  Irakasleen laguntzarekin, ontzi baten barruan babarrunak eta kotoia sartu dute.

Azken jarduera, ikaskideei erlaxatzeko izan da. Horretarako, lurrean etzanda, abesti bat jarri digute eta pausuz pausu esan digute begiak izteko, besoak igotzeko, gero hankak.. 

Azken aurkezpena, nire taldearen aurkezpena izan da. Hau da, Hezibizi taldearen ordua. Gure unitate didaktikoa animaliei buruz doa. Ikaskideei gaian sartzeko, zergatik aukeratu dugun animalien gaia azaldu diegu. Honen ostean, jarduera bat burutu dugu ikaskideekin egiteko. Jarduera honen izena animalien bingoa da. Hemen uzten dizuet gure aurkezpena:






ERREFERENTZIAK:

viernes, 5 de mayo de 2017

13.ASTEA

Aste honetan, asteartean eta asteazkenean unitate didaktikoarekin ekin diogu. Pasaden astean edukiekin bukatu genuen eta egun hauetan metodologiarekin hasi gara. Puntu hau aurrera eraman ahal izateko, gure unitate didaktikoaren printzipio metodologikoak eta haurrek egingo dituzten jarduerak burutu ditugu. Hemen uzten dizuet nire taldea eta ni prestatu ditugun jarduerak:



Ostiral honetan, talde batek ebaluazioari buruzko azalpena egin dute. Unitate didaktikoaren ebaluazioa azaltzeko, lau boluntario ateratzeko eskatu digute. Atera ondoren, bakoitzari folio bat eman eta bertan, etxe bat, zuhaitz bat eta pertsonak marrazteko eskatu digute. Gero gure artean marrazkiak partekatu  eta azaldu ditugu zer nolako hobekuntzak egingo genituzke beste ikaskideen marrazkietan. Ondoren, gure marrazkia hartu eta gurea ebaluatu dugu.

Jarduera honekin hiru ebaluazio mota daudela erakutsi digute, koebaluazioa, heteroebaluazioa eta autoebaluazioa.

Ebaluazioaren aurkezpena egiteko,  Maitaneren txostena erabili dute ideiak ondo azaltzeko. Hona hemen nik egin dudan ebaluazioari buruzko aurkezpena:




Powered by emaze




ERREFERENTZIAK:


viernes, 28 de abril de 2017

12 ASTEA

Aste honetan unitate didaktikoaren lanari ekin diogu. Pasaden astean, edukien azalpenak edukiz gero, gure edukiak egiten hasi gara. Horretarako, 237/2015 DEKRETUAn dauden edukietatik. gure gaiarekin "animaliak" gehien modaltzen direnak hartu ditugu. Hemen txertatzen dizuet erabaki ditugun edukiak:

Powered by emaze


Ostiralean didaktikako klaserik ez ditugunik izan, taldeko aurkezpenak asteazkenean egin ditugu. Aste honetako aurkezpenak metodologiari buruz izan dira. Lehenengo aurkezpena JALETNA taldeak prestatu du. Hau izan da klasean kontatu digutena: 

Gaur egungo hezkuntza sistemak, haurrei goizegi eskolarizatzen diete eta zurrunagoa eta konpetibitatiboa da, horren ondorioz, haurtzaroko presioa sortzen da. Haurrak estresatuta daudenean, autonomia eta ziurtasuna galtzen dute eta gurasoei laguntza eskatzen hasten dira. Horrela, esan dezakegu ikasketa ez motibagarria eta ez esanguratsua dela.

Hezkuntza sisteman edukiak lantzeko, heldutasun maila eta haurren interesak ez dituzte kontuan hartzen, eta bakarrik, curriculumak markatutakoa egiten dute. Modu honetaz, Haurren gaitasunak eta garapenak ez dituzte kontuan hartzen, hau da, haur guztiek gauza berak ikasi behar dituzte, momentu berean.

Arazo hauek ez agertzeko, umeak gehiago esperimentatu behar dute eta haiek izan behar dira eskatzen dituztenak gauzak, bere interesen eta momentuen arabera. Horrez gain, motibazio eza areagotu behar da haurren barneko interes eta emozioak piztuz. Garapenari dagokienez, haurrari estresa eta presa sartzen baztertu behar da.

Argi geratu behar dena da zigorrak eta sariak ez dituztela ikaskuntza garatzen !

Aurkezpen honi, pedagogia berritzaileen informazioa gehitu dute. zati hau power point baten bidez aurkeztuko dizuet; 




Powered by emaze


Hurrengo taldeak, rol playing baten bitartez, klaseko hamar ikaskideei arbelara ateratzeko eskatu diete. Hauen helburua, ikaskideak haurren papera hartzea zen. Horretarako, korro batean jarri dira mota desberdinetako galderak egin dizkiete.

Rol playing ostean, metodologi egoki baten adibide bat jarri digute. Metodologia hau aurrera eraman ahal izateko, baldintza batzuk bete behar du. Lehenengo baldintza, haurrak txokoetan bananduta egon behar direla da, horrela hetereogeneotasuna zaintzen da. Bigarrena, espazioa, denbora eta baliabideak zaindu behar dira. Honekin batera, haurren erritmoa errespetatu behar da. Azkenik, bigarren mailako sozializazioa gertatzen dela aipatu dute. Honek bi motatakoa izan daiteke: Alde batetik, familiarekin gertatzen dena eta, bestetik, eskolan ematen den sozializazioa.


Azken taldeak, metodologiari buruzko aurkezpen bat egin dute. Ondoren, Maria Montessori metodologiari buruz hitz egin dute. Hemen txertatuko dizuet metodologiaren printzipioak:








ERREFERENTZIAK:






      viernes, 21 de abril de 2017

      11.ASTEA

      Aste hau oso motsa izango da, aste santuko oporrak datorrelako!. Oporrak hasi aurretik, asteartean, Maitanek denbora libre utzi digu unitate didaktikoarekin lanean jarraitzeko  eta asteazkena, Maitanek lan modularreko tutoretzak egiteko erabili du . 

      Unitate didaktikoarekin jarraitzeko, pasaden astean hasi genituen edukiak zehazten ibili gara. Horretarako, Maitanek Egela-ra igo zuen aurkezpena erabili dugu, non, zeintzuk diren edukiak eta dituzten ezaugarriak, eta behar duten sekuentziazioa azaltzen du. Hemen uzten dizuet nik egin dudan aurkezpena: 




      Asteazkenean, didaktikako klaserik egon ez arren, nire taldeak eta nik unitate didaktikoaren lanari faltatzen zitzaizkigun gauzak gehitzen jarraitu dugu. Klaseko jende asko galduta dagoenez, Maitanek igo zuen aurkezpen baten informazioa uzten dizuet. Bertan, unitate didaktiko batek duen  nondik norakoak aipatu ditut:


      Powered by emaze




      ERREFERENTZIAK:


      domingo, 9 de abril de 2017

      10.ASTEA

      Aste honetan, lan modularreko taldeak unitate didaktikoaren lanarekin aurrera jarraitzeko elkartu gara. Maitanek edukien azalpena eman behar zuen baina talde batzuk unitate didaktikoarekin galduta zeudenez, hauei lana aurreratzeko denbora gehiago emateko asmoz, edukien azalpena atzeratzea erabaki zuen. Gure lanarekin aurrera jarraitzeko, pasaden astean egin genituen helburuak hobetzen egon gara.

      Helburu hauek aurrera eramateko, curriculumaren helburuak jarraitu ditugu, helburu orokorrak eta espezifikoak argi izan ditugunean, gure unitate didaktikora moldatu ditugu. Hemen uzten dizuet aukeratu ditugun helburuak:

      :

      Helburuak alde batera utziz, gure unitate didaktikoaren konpetentziak zehazten ere egon gara. Hauek dira hautatu ditugun konpetentziak:



      Asteazkenean, Maitanek edukien azalpena ezin izan zuenez eman, egelan igo duen power-pointaren laguntzaz, edukien azalpen orokor bat egin dut. Bertan, edukiak zer diren definitu ditut. Baita, irakaskuntzarako dauden eduki motak, hau da, oinarrizko, prozedurazko eta kontzeptuzko, betebeharreko, aukerako eta aske edukiak azaldu ditut eta bukatzeko, edukiak zeintzuk diren aukeratzeko irizpideak aurkeztu ditut:



      Ostiralean, taldeen aurkezpenak aurrera eraman ziren. Aste honetan, Ikimilikiliklik taldeak edukien azalpena aurkeztu zuen. Aurkezpena egiterako orduan, edukiak azaltzen zituen bideo bat "Didáctica (tipos de contenidos) hautatzea erabaki zuten.  Hemen uzten dizuet Ikimilikiliklik taldeak aurkeztu zuen bideoa:








      ERREFERENTZIAK:


      sábado, 1 de abril de 2017

      9. ASTEA

      Aste honetan unitate didaktikoarekin egon gara. Pasaden astean, zein izango zen gure gaia aukeratu genuen, animaliak hain zuzen ere, eta egoeraren azterketarekin hasi ginen. Aste honetako lehen eguna, egoeraren azterketa bukatzen saiatu gara. Honekin batera, gai honen justifikazioarekin bukatu dugu unitate didaktikoaren lehenengo atala, non zergatik aukeratu dugun ikastetxe hori umeekin animalien gaia lantzeko azaldu behar izan dugu. Honekin bukatzeko uzten dizuet Haizea Sarraga ikaskidearekin gure unitate didaktoaren informazioarekin egin dugun aurkezpena :


      Powered by emaze


      Asteazkenean, Maitanek bigarren aurkezpena egin du, aldi honetan, unitate didaktiko baten asmoak zeintzuk diren azaldu digu. Informazio hau helburu motak sailkatzeko eta desberdintzeko erabilgarria izan da. Aurkezpen hau ulertzen saiatu nintzen, ostiralean honen aurkezpena egitea tokatzen zitzaidalako. Hemen uzten dizuet Haizea Sarraga ikaskidearekin egindako power-point-aren laburpena:


      Ostiralean, Ariane, Leire, Haizea eta laurok aurkeztu genuen asmoen inguruan bildu genuen informazioa. Txostena egiteko, kontzeptu asko ez genituen oso argi eta Maitaneri laguntza eskatu genion. Maitanek bi txosten eskaini zigun guk hobeto ulertzeko asmoarekin. Orain txertatuko dizuet aurkezpena azaltzeko egin dugun power point-a:







      ERREFERENTZIAK:

      viernes, 24 de marzo de 2017

      8. ASTEA

      Aste honi hasiera emateko, aurkezpen berriak izan ditugu. Pasaden astean Alaitzek bere tesia bukatzeko denbora behar zuela adierazi zigun eta idei hau aurrera eraman ahal izateko, irakasgaia utzi behar zuen, Maitane Belasko irakaslearen eskuetan utziz. 

      Astelehenean, Maitanek bere burua aurkeztu eta berarekin nola izango den ikasgaia azaldu zuen. Honekin batera, plangintza didaktiko bat egingo dugula azaldu zigun. Gai hau aurrera eraman ahal izateko kontuan izan behar dugu egoeraren azterketa, asmoa, edukiak, metodologia eta ebaluazioa. Irizpide hauek garatzeko, astean behin Maitanek azalpen motz bat emango du eta gero, berak eskainitako informazioarekin, lan modularreko taldearekin aurkezpen bat egin beharko dugu, astean talde bat aurkeztuz.

      Asteazkenean, Maitanek plangintza didaktikoaren lehenengo aurkezpena egin du, hau da, egoeraren azterketaren aurkezpena zertan datza azaldu digu. Hemen uzten dizuet Maitaneren power point-atik hartu nituen ezaugarri nagusienak:


      Aurkezpena bukatzerakoan, lan modularreko taldeak bildu, eta egin behar dugun unitate didaktikoarekin hasi gara lanean. Esan beharra daukat, Maitanek egindako aurkezpenarekin unitate didaktikoaren lehenengo atala argiago geratu zaigu. Horren ondorioz, lanaren gaia hautatu dugu, hain zuzen ere, animaliak. Hau erabaki ostean, sarrerarekin eta egoeraren azterketarekin hasi gara. Gaia aurrera eraman ahal izateko, Amurrio herrian dagoen Haur eskola bat hartzea erabaki dugu, baserriko eta etxeko animaliak gertuz ezagutzeko aukera ematen duelako. 

      Egoeraren azterketa aurrera eramateko, egoera bat planteatu behar izan dugu, non eskolaren ingurua, ikastetxea, gelak, umeak eta umeen familiak eta irakasleak kontuan hartu ditugu. 

      Azkenik, Ostiralean, lan modularreko bi taldek aurkeztu digute beraientzat zer den egoeraren aurkezpena:

      Lehenengo talde adituen ekarpena:

      • Zer da egoeraren azterketa ? Lehenengo eta behin informazioa bilatu behar dugu. Irudi orokor bat egin eta gero, ondorioak atera eta ondorio horiekin, lehentasunak ezarri behar dira larritasunaren arabera. Lehentasunak ezartzerakoan, egoeraren ondorioak ateratzen dira eta baliabideekin aukerak egiten dira. Horren ostean, ebaluaketa bat egiten da.
      • Adibidea: Blog baten bitartez unitate didaktiko baten informazioa aurkitu dute. Honetan, bi modu erabiltzen dute unitate didaktikoa ebaluatzeko. Alde batetik, irakasleak ebaluatzen du ikasleei eta alderantziz; eta bestetik, ikasleak beraien artean ebaluatzen dira. Ebaluazioa aurrera eraman ahal izateko, baliabideak erabiltzen dituzte (kasu honetan, klaseko maskota) eta behaketa zuzen bat egiten dute. Ostean, tauletan prozesua sailkatzen dute  ondo egiten duten ala ez jakiteko. Azkenik, gurasoei haurrek egindakoa ematen diete.


      Bigarren talde adituen ekarpena:
      • James-en kasua (autismo egoera bat): James hiru urte zituelarik bere gurasoek ikusi zuten jokaera arraroak zituela eta erabaki zuten psikiatra batengana joatea. Horrela, autismoa zuela diagnostikatu zioten. Hau jakinda, James-en egoeraren azterketa egitea erabaki zuten, elkarekintza sozial desberdinetan zituen jokaerak aztertu nahi zutelako. Azterketa hori egin ahal izateko, James-en psikiatraren, ikastolako orientabide sailen, tutorearen eta irakasleen laguntza behar zuten. 
        • Ikerketa burutzeko garrantzitsuak diren arloak: James-en eremu hurbilenak garrantzitsuak dira, familiekin, eskolako eremutik hartu dutelako informazio gehiena. Hortaz aparte, psikiatraren informazioa ere eskuratu dute, honen informazioa ere baliogarria delako.
        • Informazio iturriak: 
          • Familia izango da informazio iturri nagusiena, hauen lana izango da etxean dituen jokabideak aztertzea eta jasotzea. 
          • Tutorea eta beste irakasleen lana da klaseko jokabideak aztertzea eta bere ikaskideekin duen jarrera aztertzea. 
          • Psikiatrak, ebaluazio medikoaren ardura izango du.
          • Klasekideak  iturri nagusi eta garrantzitsuak dira, hauek bi funtzio betetzen dituzte, bata izan daiteke zuzena (irakasleak behatzen duenean James-en jarrera) eta bestea, zeharkakoa (kaslea irakaslearengana doanean behatu).
        • Hurrengo pausua, James-en jarrerak aztertzea:
          • Zeintzuk ziren bere gabeziak maila sozialean, jendeari ez zion aurkegira begiratzen, ez zeukan interesik harreman sozialak izateko eta emozioak ez zituen adierazten.
          • Material desberdinak biltzea gustatzen zitzaion, baina norbaitek materialak kenduz gero, haserretzen zen.
          • Zailtasunak zituen inguruekin hitz egiteko eta harremanak mantentzeko.
        • Behaketa egitea:
          • Behaketa informala:entrebisten antzekoa. Gurasoek eta familiek esaten eta pentzatzen zutena kontuan hartzen zuten. 
          • Behaketa formala: Psikiatrak pentsatzen eta esaten zuena kontuan hartzen zuten.
          • Dokumentu pertsonalen behaketa: James-en historial medikua eta ebaluazio psikopedagogikoa kontuan hartzen zen.







      ERREFERENTZIAK:

      domingo, 19 de marzo de 2017

      7. ASTEA

      Asteari hasiera emateko, goi mailako zikloa egin duten 3 ikaskide (Garazi Goimendiourruti, Nagore Alcazar eta Itsaso Beitia) unitate didaktikoaren azalpen bat prestatu eta klasearen aurrean aurkeztu dute. Hilabete honetan hasiko gara unitate didaktiko bat prestatzen eta azalpen honek baliogarria izan da ez genituen ezagutza berriak barneratzeko eta unitate didaktikoaren informazio gehiago gure esku edukitzeko. Horregatik erreferentzietan uzten dizuet haiek egindako prezi-a eta nik egindako eskematxo bat hemen duzue:



      Ostiral honetan, informatika gelara joan gara etorkinei eta inmigrazioari buruzko inkesta bat egitera. Bukatzerakoan, Alaitzek banaka didaktikaren bi definizio interneten bilatu behar genuela aurkeztu digu. Hau bukatzerakoan, taldeka jarrita, bakoitzaren definizioak amankomunean jarri behar izan ditugu eta horien artean, didaktikaren definizio hoberena hautatu dugu.

      Banakako didaktikaren definizioak:
      • Didaktikak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak ahalbidetzen duen eta testuinguru jakin bateko curriculuma kontuan hartuz ikaslearen formakuntza integrala xede duen zientzia.
      • Irakaskuntza-teknika eta metodoez arduratzen den pedagogiaren atala da. Ikasle eta irakasketa elementu eta prozesuak bere ikerketen oinarri diren gai zientifiko-pedagogikoa, hezkuntza zuzentzen eta gidatzen duena da. Didaktika orokorra, arau eta oinarriak ematen ditu irakaskunza osotasunean hartzen duelako.

      Amankomunean aukeratutako definizioak:
      • Berariazko komunikazio.-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologoa da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik.
      • Medina Rivilla (1987) "La didáctica es el estudio de la educación intelectual del hombre y del conocimiento sistemático  que ayuda al alumno a autoconocerse facilitándole las pautas para que elija la más adecuada para lograr su plena realización personal. La didática es una disciplina pedagógica que analiza, comprende y mejora los procesos de enseñanza aprendizaje, las acciones formativas del profesorado y el conjunto de interacciones que se generan en la tarea educativa."



      ERREFERENTZIAK:

      jueves, 9 de marzo de 2017

      6.ASTEA

      Aste honetan, Amaia, Naiara eta Ane ikaskideak beste rol bat izango dutela didaktika klaseetan aurkeztu digute. Pasaden urtean Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa egin dutenez, didaktikako hainbat eduki jorratzen dituzte.

      Haiek duten funtzioa klasean gertatzen den guztia behatzea, didaktika eremuan sortzen zaizkigun zalantzak argitzea eta kontzeptu berriak eskaintzea da. Horretarako, blog bat eta korreo bat sortu dute. Korreoa kurtsoan zehar sortzen zaizkigun zalantzak bidaltzeko asmoarekin sortu dute, gero zalantza horiek blogaren bitartez erantzunak emango dizkigute. 

      Hemen utziko dizuet bi helbideak:


      • Korreoaren helbidea: didaktikakobehatzaileak@gmail.com

      Aurkezpena alde batera utzita, galdera batzuk eskaini digute eta lan modularreko taldeetan erantzuten egon gara. Galdera hauen helburua, nola emango duten klaseak da, hau da, zein izango den erabiliko duten metodologia eta zeintzuk diren falta zaizkigun kontzeptuak jakitea. Hemen usten dizuet egin diguten galderak :

      Powered by emaze


      Metodologia eta didaktika kontzeptuak aztertzen egon ginen. Honen helburua, oinarri teoriko bat sortzea eta gaiarekiko hurbilpen bat lortzea zen.

      • DIDAKTIKA: Diziplina pedagogiko zientifikoaHezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertzen eta garatzen duen zientzia da. Honek pedagogiaren arlo aplikatua da, pedagogiak emandako teoria eta helburuei jarraiki.
        • Ikasketa eta irakaskuntza-prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak aztertzen ditu.
        • Hezkuntza hobetzeko pausuak zehazten ditu,horrela hezkuntza haurrarengan ondo heltzea eta ondo ematea lortuko da.
      • METODOLOGIA: Irakasteko eta ikasteko prozesuaren antolaketari buruzko erabakien multzoa da. Honako alderdi hauek lantzen dituena, inklusibotasun-printzipioari jarraituz:
        • Edukien aukeraketari buruz hartutako erabakiak.
        • Edukien antolaketa.
        • Ikasleen taldekatzeak.
        • Erabili beharreko baliabideak.
        • Lekuen eta denboren antolaketa.
        • Ebaluaziorako printzipioak eta prozedurak.
        • Ikasleen eta irakasleen eginkizuna.

      Asteazkenean, galdera gehiago erantzuten egon ginen. Aldi honetan, gure klaseari buruzko galderak ziren. Galdera hauen helburua gure ikuspuntua ezagutzeko eginda zeuden.  Hona hemen azteazkenean egin ziguten galderak:

      Powered by emaze


      Ostilarean, Pikler loczy babes etxearen bideoa ikusten jarraitu genuen. Aldi honetan, hainbat idei gehiago jaso genituen.

      • Haurrak erabakitzen dute,hau da, ez diete ezer inposatzen, haiek dira erabakitzen dutenak zer egin nahi duten. Horrela  ASKATASUNA  lantzen dute.
      • EGOKITZE PROZESUARI garrantzia izugarria ematen zaio, Ondorioz, haurrak garrantzitsua dela sentitu behar du.
      • Hezitzaileen lan egiteko modua oso garrantzitsua da, KOREOGRAFIA KOLEKTIBOA sustatzen dute, non, umeekin egoterako, begiratzeko, ekintzak egiterako orduan irakasleak ildo berean egiten dituzte.
      • KUALITATIBOKI modu desberdinean behatzea, hau da, umeak egiten dituen garapenak, lorpenak eta dituen ezaugarriak beste modu batez begiratzea eta aztertzea.


      Hemen uzten dizuet pasaden astean Pikler-Lokzy babes etxeari buruz egin nuen aurkezpena. Idei berriak ikusi ondoren aurkezpenean gehitu ditut.








      ERREFERENTZIAK:

      domingo, 5 de marzo de 2017

      5.ASTEA

      Aste honetan, Alaitzek proposamen berri batekin aurkeztu da klase aurrean. Lau ikaskideei proposatu zaie gure gelako irakaskuntza-ikaskuntza ebaluazioa egitea. Horrela, klasean egiten dugun jarduerak behatu eta sortuko diren zalantzak argituko dituzte. Amaia ikaskideak, ebaluazioari buruzko paradigma berrien inguruko aurkezpena azaldu digu. Hemen usten dizuet aurkezpenari buruz egin dudan eskema:

      Powered by emaze


      Aste honetan ere, Emmi Piklerren pedagogiari buruz bideo bat ikusten hasi ginen baina denboraren erruz ez genuen bukatu. Pedagogia honen oinarri edo helburu nagusia, umeak bere kabuz esperimentatu ondoren ikasten dutela da, hau da, umeak ikertzailea bihurtuko da eta bakarrik utzi behar diogu esperimentatzea automia lortzeko, izan arren, beti bere interesak eta beharrak kontuan hartuz.

      Hemen usten dizuet ikusi genuen bideoaren nik egindako eskema:











      ERREFERENTZIAK:

      domingo, 26 de febrero de 2017

      4. ASTEA

      Aste honetan pasaden ostiralean irakurri genuen  txostena " De las programaciones didácticas a la unidad didáctica:incorporación de competencias básicas y la concreción de tareas " taldeka aztertzen egon gara. Hemen uzten dizuet egindako txosten honi buruzko azalpena:

      Curriculuma hezkuntza prozesuan ematen den elementuen multzo ordenatua da eta elementu curricularrak zehaztea eta sekuentziatzea du helburu. Honen barruan, oinarrizko konpetentziak, helburuak edukiak, metodo pedagogikoak eta ebaluazio irizpideak daude. Osagai hauek oso garrantzitsuak dira ikasleek modu kontestualizatu batean, izatera heldu behar diren ezaguera, trebetasun eta jarrera multzoak lortu ahal izateko.

      Ikus dezakegu curriculuma estrategia bezala erabili behar dela eta lau zehaztapen curricular mailetan sailkatzen da : Curriculuma lehenengo zehaztapen mailan sailkatzen da, hau da, preskriktiboan, non gobernu zentralak eta gobernu autonomikoak helburuak eta gaitasunak, metodologia, edukiak eta ebaluazioa zehazten dute . 
      Bigarrenean, programazio didaktikoan, hezkuntza proiektuak lantzen dira, koordinazio pedagogikoaren batzordeak eta irakasleak arduratuz.
      Hirugarren zehaztapen maila, unitate didaktikoak daude, non, irakasleak edo tutoreak unitatea planifikatzen dutenak dira. 
      Azken zehaztapen curricularra, banan-banako irakaskuntza plana dago, hemen behar bereziak dituzten umeei egiten dieten programazioa dago. Programazio honetan, irakasleak eta familien parte-hartzea garrantzitsua da.

      Baina  zertan antolatzen da unitate didaktiko bat ?

      Unitate didaktikoa irakaslearen lan tresna da, hezkuntza praktiken antolamendua ahalbidetzen duena. Honen edukiak irakatsi behar dira kontuan hartzen konpetentzia batzuk garatu behar direla. Unitate didaktikoak aurrera eramateko, eskema hau dituzte ( nik egindako mapa kontzeptuala) :






      Ostiralean, Alaitzek fitxa bat eskaini zigun non proiektu eta unitate didaktikoen berezitasunak eta ezberdintasunak ikusten egon gara. Hemen uzten dizuet Alaitz eskeinitako fitxa.









      Azkenik, Alaitzek sorpresa batekin agertu da. Taldeka banandu eta gero, liburu sorta batzuk eskaini zigun talde bakoitzari. Nire taldeari konpetentziei buruzko liburuak tokatu zitzaigun. Hasieran ez genekien nola hasi, zer irakurri eta zer ez, azkenean liburu osoak irakurtzeko denbora ez geneukan, baina poliki poliki liburuak aztertuz gero, konpetentziei buruzko ezagutzak barneratzen hasi nintzen.






      ERREFERENTZIAK:


      • Escamilla, A. (2009). Las competencias en la programación del aula. Barcelona: Grao.
      • Jimeno, J. (2008). Educar por competencias, ¿Qué hay de nuevo? Madrid: Morata.
      • Revista Docencia e Investigación,245-270 orr.

      sábado, 18 de febrero de 2017

      3. ASTEA

      Hirugarren aste honetako lehenengo egunetan Alaitzek eskaini zigun dokumentu bat aztertzen egon gara, " De la unidad didáctica al proyecto". Dokumentua irakurtzean, idei interesgarriak daudela ikus ditzakegu, hala nola, irakasteko orduan, garrantzia gehiago ematen diogula umeak lortuko duten emaitzari edo zein izango den prozesua, baina ez gara konturatzen umeari garrantzi gutxi ematen diegula momentu askotan, hau da, programatzeko orduan, momentu guztietan umea kontuan izan behar dugu. Hau lortzeko, kontuan hartu behar dugu umeak duen prozesua. Denok dakigu ume guztiak ez direla berdinak eta batzuk zailtasun gehiago dituzte jarduerak aurrera eraman ahal izateko.




      Hurrengo didaktitako klasean Nekane Otxoaren hitzaldi bat ikusi dugu, proiektuen bitartezko irakaskuntza Lehen Hezkuntzan. Hitzaldi horretan honako ideia hauek nabarmenduko nituzke.

      Gela horietan adin desberdinetako umeak elkarrekin daude, eta 2. urtetik 6. mailan dauden haurrekin aritzen dira lanean, proiektuen bidez. Proiektu hauek umeak aukeratzen dituzte.

      Baina, zer printzipioetan oinarritzen da proiektua? Umeak bere burua, errealitatea eta mundua ulertzea eta bere burua kokatzea jakin behar du galdera askori erantzunak emateko.

      Proiektu hoien oinarria testuak dira eta umeak jakin nahi duten kontextuan kokatzen dituzte. Horretarako gelak polifonioak dira. Honi esker, umeen iritziak eta ikuspuntu desberdinak dira ikusi ahal ditugu, aldi berean, umeak libreki adierazteko aukera izanik. Honekin umeen artean aniztasuna lortuko da.

      Testu hauen funtzioa komunikatzea da,eta haien bidez, etengabeko interakzioak egongo dira, umeek lankideei entzun ahal izateko eta elkar ekintzak sortzeko. Modu honetaz, norberak pentzatzen duena ezagutuko du, besteei dakiguna azaltzeko gaitasuna lortuko da, testuak interpretatuko dituzte eta ezagutza ezberdinak ulertu diren ziurtatuko dute. Horretarako, kontuan hartzen dute hartzaileak esaten duena eta nola antolatzen duten irakurriko duten testua.


      Aste honetan ere, programazio didaktikoetatik unitate didakoetara dauden irizpideak ikusi ditugu txosten baten bitartez. Txostenaren puntu garrantzitsuenak sailkatzeko  power point bat egin dugu.
      Hemen uzten dizuet Haizea Sarraga, Ariane Carrascal, Leire Conde eta laurok egin dugun power point-a.



      .




      ERREFERENTZIAK: