Kaixo guztioi!
Asteartean, modulu lanarekin lanean jarraitu dugu. Pasaden astean, metodologiaren barruan dauden jarduerak bukatu genituen eta, Maitanerekin gure unitate didaktikoa daukan printzipio metodologioen zalantzak argitu ondoren. aste honetan bukatu ditugu.
Asteartean, modulu lanarekin lanean jarraitu dugu. Pasaden astean, metodologiaren barruan dauden jarduerak bukatu genituen eta, Maitanerekin gure unitate didaktikoa daukan printzipio metodologioen zalantzak argitu ondoren. aste honetan bukatu ditugu.
Gure unitate didaktikoari amaiera emateko, ebaluazioari ere ekin diogu. Horretarako, hainbat galdera erantzun behar izan ditugu, hala nola, zer eta noiz ebaluatuko den, ze tresna erabiliko dugun ebaluazioa egiteko, nork ebaluatuko duen, nola aurkeztuko den balizko informazioa eta zertarako erabiliko den jaso dugun informazio guztia. Hemen daukazue gure unitate didaktikoaren ebaluazio sistemaren informazio guztia, nik egindako aurkezpen baten bidez azalduta:
Asteazkenean, klaseko behatzaileak, hau da, didaktikako klaseetan beste rol bat duten ikaskideak, haur eskolako errutinaren inguruko aurkezpen bat egin dute. Hona hemen azaldu digutena:
Haur baten egunerokoa bi zatitan banatzen da. Alde batetik, egokitzapena eta bestetik, eguneroko errutina.
EGOKITZAPENA:
Umearen ongizatea bermatu behar da. Horretarako, helburu nagusia haurrak duen ongizatea ziurtatzea da. Egokitzapen fasea ahalik eta positiboa izateko, hezitzaileek gurasoekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da.
Haurrak irakaslea atxikimendu irudi seguru gisa ikusi behar du. Haurrak atxikimendu lotura lortzean, eskolako testuinguruan seguru sentituko da eta ez du beldurrik izango. Egoera honekin gustura sentituko da eta honi esker, haurrak eskuratu beharreko oinarrizko gaitasunak garatuko ditu ( garapen kognitibo eta motorra, ahozko hizkuntza, bere buruaren ezagutza, inguruaren esplorazioa eta beste umeekiko harremanak).
Egokitzapen lehenengo egunetan, haurrak ikasgelan ordu gutxi pasatzen ditu. Pixkanaka, gero eta ordu gehiago hasten da pasatzen bertan. Horrela, haurrak ingurune berri honetara egokitzen hasten da. Orokorrean, hiru/lau aste irauten dituen arren, haur bakoitzak markatuko du zenbat denbora behar duen, hau da, haurra lau aste pasa eta gero ez badago prest, irakasleak egokitzapen aldi hau luzatu egin beharko du.
Laburbilduz, errutinen bidez, haurrak segurtasuna lortuko du ingurune berri honetan, eta irakaslea, laguntzailea izango da.
Bigarren zatia, hau da, eguneroko errutinak azaltzeko eta irakurgaia arinagoa izateko asmoz, aurkezpen bat prestatu dizuet:
Bigarren zatia, hau da, eguneroko errutinak azaltzeko eta irakurgaia arinagoa izateko asmoz, aurkezpen bat prestatu dizuet:
Ostirala taldeen aurkezpenak egiteko erabili dugu, aldi honetan, talde bakoitzak egin duen unitate didaktikoari buruz.
Lehenengo aurkezpena, MAAN taldeak egin du. Talde honen unitate didaktikoa Txinari buruz doa. Bere materiala ondo azaltzeko, Txinari buruz bideo bat jarri digute, bertan nola esaten diren zenbakiak bere hizkuntzan azalduz.
Lehenengo aurkezpena, MAAN taldeak egin du. Talde honen unitate didaktikoa Txinari buruz doa. Bere materiala ondo azaltzeko, Txinari buruz bideo bat jarri digute, bertan nola esaten diren zenbakiak bere hizkuntzan azalduz.
Zenbakiak ikaskide guztien artean landu ondoren, jarduera bat egin dugu, hain zuzen ere, dragoi txinatar bat. Horretarako taldeka jarri digute eta dragoia egiteko behar izan ditugun materialak eskaini dizkigute.
Jarduera honen helburua parekidetasuna eta berdintasunaren kontua lantzea izan da. Bereziki, irakasleek ikus dezagun haurrek aurretik markatuta dituzten estereotipoak.
Hirugarren aurkezpena, Jaletna taldea egin du. Bere unitate didaktikoan kultura desberdinen jakiak landuko dira. Bere gaia aurkezteko, azalpen orokor batekin hasi dira, zein den gaia eta zeintzuk diren bere helburuak azalduz. Horren ostean, jarduerak burutu dituzte.
Lehenengo jarduera, gaiari buruz ditugun aurreideiak jakiteko hainbat galdera egin dizkigute eta honekin batera, kultura desberdinetako janarien argazkiak erakutsi dizkigute bere jatorria asmatzeko asmoarekin.
Hurrengo jarduera, babarrun bat ereitea izan da. Horretarako bi boluntario eskatu dituzte eta jarduera aurrera eramateko aproposak diren materialak eskaini diete. Irakasleen laguntzarekin, ontzi baten barruan babarrunak eta kotoia sartu dute.
Azken jarduera, ikaskideei erlaxatzeko izan da. Horretarako, lurrean etzanda, abesti bat jarri digute eta pausuz pausu esan digute begiak izteko, besoak igotzeko, gero hankak..
Azken aurkezpena, nire taldearen aurkezpena izan da. Hau da, Hezibizi taldearen ordua. Gure unitate didaktikoa animaliei buruz doa. Ikaskideei gaian sartzeko, zergatik aukeratu dugun animalien gaia azaldu diegu. Honen ostean, jarduera bat burutu dugu ikaskideekin egiteko. Jarduera honen izena animalien bingoa da. Hemen uzten dizuet gure aurkezpena:
ERREFERENTZIAK:
- Elizagoien, A. A. (2017). Didaktikako behatzaileak, Haurraren errutinak lehenengo zikloan. Webgune honetatik berreskuratua: http://didaktikakobehatzaileak.blogspot.com.es/search?updated-max=2017-03-17T18:30:00%2B01:00&max-results=7&start=7&by-date=false
No hay comentarios:
Publicar un comentario