Aste honetan pasaden ostiralean irakurri genuen txostena " De las programaciones didácticas a la unidad didáctica:incorporación de competencias básicas y la concreción de tareas " taldeka aztertzen egon gara. Hemen uzten dizuet egindako txosten honi buruzko azalpena:
Curriculuma hezkuntza prozesuan ematen den elementuen multzo ordenatua da eta elementu curricularrak zehaztea eta sekuentziatzea du helburu. Honen barruan, oinarrizko konpetentziak, helburuak edukiak, metodo pedagogikoak eta ebaluazio irizpideak daude. Osagai hauek oso garrantzitsuak dira ikasleek modu kontestualizatu batean, izatera heldu behar diren ezaguera, trebetasun eta jarrera multzoak lortu ahal izateko.
Ikus dezakegu curriculuma estrategia bezala erabili behar dela eta lau zehaztapen curricular mailetan sailkatzen da : Curriculuma lehenengo zehaztapen mailan sailkatzen da, hau da, preskriktiboan, non gobernu zentralak eta gobernu autonomikoak helburuak eta gaitasunak, metodologia, edukiak eta ebaluazioa zehazten dute .
Bigarrenean, programazio didaktikoan, hezkuntza proiektuak lantzen dira, koordinazio pedagogikoaren batzordeak eta irakasleak arduratuz.
Hirugarren zehaztapen maila, unitate didaktikoak daude, non, irakasleak edo tutoreak unitatea planifikatzen dutenak dira.
Azken zehaztapen curricularra, banan-banako irakaskuntza plana dago, hemen behar bereziak dituzten umeei egiten dieten programazioa dago. Programazio honetan, irakasleak eta familien parte-hartzea garrantzitsua da.
Baina zertan antolatzen da unitate didaktiko bat ?
Unitate didaktikoa irakaslearen lan tresna da, hezkuntza praktiken antolamendua ahalbidetzen duena. Honen edukiak irakatsi behar dira kontuan hartzen konpetentzia batzuk garatu behar direla. Unitate didaktikoak aurrera eramateko, eskema hau dituzte ( nik egindako mapa kontzeptuala) :
Ostiralean, Alaitzek fitxa bat eskaini zigun non proiektu eta unitate didaktikoen berezitasunak eta ezberdintasunak ikusten egon gara. Hemen uzten dizuet Alaitz eskeinitako fitxa.
Azkenik, Alaitzek sorpresa batekin agertu da. Taldeka banandu eta gero, liburu sorta batzuk eskaini zigun talde bakoitzari. Nire taldeari konpetentziei buruzko liburuak tokatu zitzaigun. Hasieran ez genekien nola hasi, zer irakurri eta zer ez, azkenean liburu osoak irakurtzeko denbora ez geneukan, baina poliki poliki liburuak aztertuz gero, konpetentziei buruzko ezagutzak barneratzen hasi nintzen.
ERREFERENTZIAK:
- Escamilla, A. (2009). Las competencias en la programación del aula. Barcelona: Grao.
- Jimeno, J. (2008). Educar por competencias, ¿Qué hay de nuevo? Madrid: Morata.
- Revista Docencia e Investigación,245-270 orr.
- Rodríguez Torres, J. (2010). De las programaciones didácticas a la unidad didáctica: incorporación de competencias básicas y concreción de tareas. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.uclm.es/varios/revistas/docenciaeinvestigacion/pdf/numero10/9.pdf
- Villa, A eta Poblete, M. (2007). Aprendizaje basado en las competencias. Deusto: Ediciones Mensajero. Webgune honetatik berreskuratua: http://delegacion233.bligoo.com.mx/media/users/20/1002571/files/240726/Aprendizaje_Basado_en_Competencias.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario