viernes, 24 de marzo de 2017

8. ASTEA

Aste honi hasiera emateko, aurkezpen berriak izan ditugu. Pasaden astean Alaitzek bere tesia bukatzeko denbora behar zuela adierazi zigun eta idei hau aurrera eraman ahal izateko, irakasgaia utzi behar zuen, Maitane Belasko irakaslearen eskuetan utziz. 

Astelehenean, Maitanek bere burua aurkeztu eta berarekin nola izango den ikasgaia azaldu zuen. Honekin batera, plangintza didaktiko bat egingo dugula azaldu zigun. Gai hau aurrera eraman ahal izateko kontuan izan behar dugu egoeraren azterketa, asmoa, edukiak, metodologia eta ebaluazioa. Irizpide hauek garatzeko, astean behin Maitanek azalpen motz bat emango du eta gero, berak eskainitako informazioarekin, lan modularreko taldearekin aurkezpen bat egin beharko dugu, astean talde bat aurkeztuz.

Asteazkenean, Maitanek plangintza didaktikoaren lehenengo aurkezpena egin du, hau da, egoeraren azterketaren aurkezpena zertan datza azaldu digu. Hemen uzten dizuet Maitaneren power point-atik hartu nituen ezaugarri nagusienak:


Aurkezpena bukatzerakoan, lan modularreko taldeak bildu, eta egin behar dugun unitate didaktikoarekin hasi gara lanean. Esan beharra daukat, Maitanek egindako aurkezpenarekin unitate didaktikoaren lehenengo atala argiago geratu zaigu. Horren ondorioz, lanaren gaia hautatu dugu, hain zuzen ere, animaliak. Hau erabaki ostean, sarrerarekin eta egoeraren azterketarekin hasi gara. Gaia aurrera eraman ahal izateko, Amurrio herrian dagoen Haur eskola bat hartzea erabaki dugu, baserriko eta etxeko animaliak gertuz ezagutzeko aukera ematen duelako. 

Egoeraren azterketa aurrera eramateko, egoera bat planteatu behar izan dugu, non eskolaren ingurua, ikastetxea, gelak, umeak eta umeen familiak eta irakasleak kontuan hartu ditugu. 

Azkenik, Ostiralean, lan modularreko bi taldek aurkeztu digute beraientzat zer den egoeraren aurkezpena:

Lehenengo talde adituen ekarpena:

  • Zer da egoeraren azterketa ? Lehenengo eta behin informazioa bilatu behar dugu. Irudi orokor bat egin eta gero, ondorioak atera eta ondorio horiekin, lehentasunak ezarri behar dira larritasunaren arabera. Lehentasunak ezartzerakoan, egoeraren ondorioak ateratzen dira eta baliabideekin aukerak egiten dira. Horren ostean, ebaluaketa bat egiten da.
  • Adibidea: Blog baten bitartez unitate didaktiko baten informazioa aurkitu dute. Honetan, bi modu erabiltzen dute unitate didaktikoa ebaluatzeko. Alde batetik, irakasleak ebaluatzen du ikasleei eta alderantziz; eta bestetik, ikasleak beraien artean ebaluatzen dira. Ebaluazioa aurrera eraman ahal izateko, baliabideak erabiltzen dituzte (kasu honetan, klaseko maskota) eta behaketa zuzen bat egiten dute. Ostean, tauletan prozesua sailkatzen dute  ondo egiten duten ala ez jakiteko. Azkenik, gurasoei haurrek egindakoa ematen diete.


Bigarren talde adituen ekarpena:
  • James-en kasua (autismo egoera bat): James hiru urte zituelarik bere gurasoek ikusi zuten jokaera arraroak zituela eta erabaki zuten psikiatra batengana joatea. Horrela, autismoa zuela diagnostikatu zioten. Hau jakinda, James-en egoeraren azterketa egitea erabaki zuten, elkarekintza sozial desberdinetan zituen jokaerak aztertu nahi zutelako. Azterketa hori egin ahal izateko, James-en psikiatraren, ikastolako orientabide sailen, tutorearen eta irakasleen laguntza behar zuten. 
    • Ikerketa burutzeko garrantzitsuak diren arloak: James-en eremu hurbilenak garrantzitsuak dira, familiekin, eskolako eremutik hartu dutelako informazio gehiena. Hortaz aparte, psikiatraren informazioa ere eskuratu dute, honen informazioa ere baliogarria delako.
    • Informazio iturriak: 
      • Familia izango da informazio iturri nagusiena, hauen lana izango da etxean dituen jokabideak aztertzea eta jasotzea. 
      • Tutorea eta beste irakasleen lana da klaseko jokabideak aztertzea eta bere ikaskideekin duen jarrera aztertzea. 
      • Psikiatrak, ebaluazio medikoaren ardura izango du.
      • Klasekideak  iturri nagusi eta garrantzitsuak dira, hauek bi funtzio betetzen dituzte, bata izan daiteke zuzena (irakasleak behatzen duenean James-en jarrera) eta bestea, zeharkakoa (kaslea irakaslearengana doanean behatu).
    • Hurrengo pausua, James-en jarrerak aztertzea:
      • Zeintzuk ziren bere gabeziak maila sozialean, jendeari ez zion aurkegira begiratzen, ez zeukan interesik harreman sozialak izateko eta emozioak ez zituen adierazten.
      • Material desberdinak biltzea gustatzen zitzaion, baina norbaitek materialak kenduz gero, haserretzen zen.
      • Zailtasunak zituen inguruekin hitz egiteko eta harremanak mantentzeko.
    • Behaketa egitea:
      • Behaketa informala:entrebisten antzekoa. Gurasoek eta familiek esaten eta pentzatzen zutena kontuan hartzen zuten. 
      • Behaketa formala: Psikiatrak pentsatzen eta esaten zuena kontuan hartzen zuten.
      • Dokumentu pertsonalen behaketa: James-en historial medikua eta ebaluazio psikopedagogikoa kontuan hartzen zen.







ERREFERENTZIAK:

No hay comentarios:

Publicar un comentario