Aste honetan, asteartean eta asteazkenean unitate didaktikoarekin ekin diogu. Pasaden astean edukiekin bukatu genuen eta egun hauetan metodologiarekin hasi gara. Puntu hau aurrera eraman ahal izateko, gure unitate didaktikoaren printzipio metodologikoak eta haurrek egingo dituzten jarduerak burutu ditugu. Hemen uzten dizuet nire taldea eta ni prestatu ditugun jarduerak:
Ostiral honetan, talde batek ebaluazioari buruzko azalpena egin dute. Unitate didaktikoaren ebaluazioa azaltzeko, lau boluntario ateratzeko eskatu digute. Atera ondoren, bakoitzari folio bat eman eta bertan, etxe bat, zuhaitz bat eta pertsonak marrazteko eskatu digute. Gero gure artean marrazkiak partekatu eta azaldu ditugu zer nolako hobekuntzak egingo genituzke beste ikaskideen marrazkietan. Ondoren, gure marrazkia hartu eta gurea ebaluatu dugu.
Jarduera honekin hiru ebaluazio mota daudela erakutsi digute, koebaluazioa, heteroebaluazioa eta autoebaluazioa.
Ebaluazioaren aurkezpena egiteko, Maitaneren txostena erabili dute ideiak ondo azaltzeko. Hona hemen nik egin dudan ebaluazioari buruzko aurkezpena:
ERREFERENTZIAK:

- Egelan harturiko informazioa. Webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/mod/folder/view.php?id=733135
- Belasko, M. Ebaluazioa. Webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/861685/mod_resource/content/1/5.EBALUAZIOA.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario