Aste honetan, lan modularreko taldeak unitate didaktikoaren lanarekin aurrera jarraitzeko elkartu gara. Maitanek edukien azalpena eman behar zuen baina talde batzuk unitate didaktikoarekin galduta zeudenez, hauei lana aurreratzeko denbora gehiago emateko asmoz, edukien azalpena atzeratzea erabaki zuen. Gure lanarekin aurrera jarraitzeko, pasaden astean egin genituen helburuak hobetzen egon gara.
Helburu hauek aurrera eramateko, curriculumaren helburuak jarraitu ditugu, helburu orokorrak eta espezifikoak argi izan ditugunean, gure unitate didaktikora moldatu ditugu. Hemen uzten dizuet aukeratu ditugun helburuak:
Helburuak alde batera utziz, gure unitate didaktikoaren konpetentziak zehazten ere egon gara. Hauek dira hautatu ditugun konpetentziak:
Asteazkenean, Maitanek edukien azalpena ezin izan zuenez eman, egelan igo duen power-pointaren laguntzaz, edukien azalpen orokor bat egin dut. Bertan, edukiak zer diren definitu ditut. Baita, irakaskuntzarako dauden eduki motak, hau da, oinarrizko, prozedurazko eta kontzeptuzko, betebeharreko, aukerako eta aske edukiak azaldu ditut eta bukatzeko, edukiak zeintzuk diren aukeratzeko irizpideak aurkeztu ditut:
Ostiralean, taldeen aurkezpenak aurrera eraman ziren. Aste honetan, Ikimilikiliklik taldeak edukien azalpena aurkeztu zuen. Aurkezpena egiterako orduan, edukiak azaltzen zituen bideo bat "Didáctica (tipos de contenidos) hautatzea erabaki zuten. Hemen uzten dizuet Ikimilikiliklik taldeak aurkeztu zuen bideoa:
ERREFERENTZIAK:
- Belasko, M. Edukiak. Webgune honetatik berreskuratua: https://egela1617.ehu.eus/pluginfile.php/849997/mod_resource/content/2/3.%20EDUKIAK.pdf
- Muniz, R. (2013). Didáctica (tipos de contenidos). https://www.youtube.com/watch?v=hplFTHEgk5s&feature=youtu.be
No hay comentarios:
Publicar un comentario