Hirugarren aste honetako lehenengo egunetan Alaitzek eskaini zigun dokumentu bat aztertzen egon gara, " De la unidad didáctica al proyecto". Dokumentua irakurtzean, idei interesgarriak daudela ikus ditzakegu, hala nola, irakasteko orduan, garrantzia gehiago ematen diogula umeak lortuko duten emaitzari edo zein izango den prozesua, baina ez gara konturatzen umeari garrantzi gutxi ematen diegula momentu askotan, hau da, programatzeko orduan, momentu guztietan umea kontuan izan behar dugu. Hau lortzeko, kontuan hartu behar dugu umeak duen prozesua. Denok dakigu ume guztiak ez direla berdinak eta batzuk zailtasun gehiago dituzte jarduerak aurrera eraman ahal izateko.
Hurrengo didaktitako klasean Nekane Otxoaren hitzaldi bat ikusi dugu, proiektuen bitartezko irakaskuntza Lehen Hezkuntzan. Hitzaldi horretan honako ideia hauek nabarmenduko nituzke.
Hurrengo didaktitako klasean Nekane Otxoaren hitzaldi bat ikusi dugu, proiektuen bitartezko irakaskuntza Lehen Hezkuntzan. Hitzaldi horretan honako ideia hauek nabarmenduko nituzke.
Gela horietan adin desberdinetako umeak elkarrekin daude, eta 2. urtetik 6. mailan dauden haurrekin aritzen dira lanean, proiektuen bidez. Proiektu hauek umeak aukeratzen dituzte.
Baina, zer printzipioetan oinarritzen da proiektua? Umeak bere burua, errealitatea eta mundua ulertzea eta bere burua kokatzea jakin behar du galdera askori erantzunak emateko.
Proiektu hoien oinarria testuak dira eta umeak jakin nahi duten kontextuan kokatzen dituzte. Horretarako gelak polifonioak dira. Honi esker, umeen iritziak eta ikuspuntu desberdinak dira ikusi ahal ditugu, aldi berean, umeak libreki adierazteko aukera izanik. Honekin umeen artean aniztasuna lortuko da.
Testu hauen funtzioa komunikatzea da,eta haien bidez, etengabeko interakzioak egongo dira, umeek lankideei entzun ahal izateko eta elkar ekintzak sortzeko. Modu honetaz, norberak pentzatzen duena ezagutuko du, besteei dakiguna azaltzeko gaitasuna lortuko da, testuak interpretatuko dituzte eta ezagutza ezberdinak ulertu diren ziurtatuko dute. Horretarako, kontuan hartzen dute hartzaileak esaten duena eta nola antolatzen duten irakurriko duten testua.
Aste honetan ere, programazio didaktikoetatik unitate didakoetara dauden irizpideak ikusi ditugu txosten baten bitartez. Txostenaren puntu garrantzitsuenak sailkatzeko power point bat egin dugu.
Hemen uzten dizuet Haizea Sarraga, Ariane Carrascal, Leire Conde eta laurok egin dugun power point-a.
.
ERREFERENTZIAK:
- Otxoa, N, (2013). Arrankudiagako LHI. Eskolako txikienak irakurtzen eta idazten proiektuen bidez. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.youtube.com/watch?v=w7nEXT7HLE8&feature=youtu.be
- Rodriguez Torres, J. (2010). De las programaciones didácticas a la unidad didáctica: incorporación de las competencias básicas y concreción de las tareas. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.uclm.es/varios/revistas/docenciaeinvestigacion/pdf/numero10/9.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario