DIDAKTIKA EZAGUTZEN
Lehenengo
aste honetan, didaktika aztertzen hasi gara. Bereziki argitu digute materia honetan zer egingo
dugun, nola izango diren lanak eta ebaluazio prozedurak. Azkenik, sortutako zalantzak asteko azken egunetan argitu ditugu.
Honekin batera, portafolio bat egin behar dugula jakin izan dugu. Portafolio honetan, astean zehar
klasean landutako gaiekin eta prozedurekin hausnarketa bat egin beharko dugu. Lan hau guretzat baliagarria eta aberasgarria izan daitekeelakoan nago. Izan ere, ikaskuntzarako trebetasunak, ardura eta inplikazioa erakutsiko ditu.
Bukatzeko, Curriculuma aztertzen egon gara, bere barne dagoen 237/2015 DEKRETUA hain zuzen. Horretarako, xedapen orokorrak irakurri eta mapa mental (edo kontzeptual) bat egiten saiatu gara, guretzat garrantzitsuak diren ideiak laburtu, antolatu eta irudikatuz.
ERREFERENTZIAK:
- 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/01/1200142e.pdf
No hay comentarios:
Publicar un comentario