Aste honetan Haur Hezkuntzako curriculuma ikusten egon gara, oinarrizko konpetentziak bereziki. Bertan oinarrizko zehar- konpetentziak eta oinarrizko konpetentzia espezifikoak daudela ohartu gara.
Zehar konpetentziak edo orokorrak bizitzan zehar dauden egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, bai esperientzia eremutan, bai eguneroko bizitzako gainerako egoeretan. Konpetentzia espezifikoak aldiz, bizitzan zehar dauden egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira baina zehar konpetentziak ez bezala, haietan, diziplina-arloren bateko berariazko baliabideak erabiltzen dira.
Honekin batera, Euskal curriculuma dituen konpetentzia orokor garrantzitsuenak hauek dira:
- Komunikatzen ikasi.
- Pentsatzen eta ikasten ikasi.
- Egiten eta ekiten ikasi.
- Elkarrekin bizitzen ikasi.
- Norbera izaten ikasi.
Hona hemen egun horretan egin genuen Haur Hezkuntzako Curriculumaren mapa kontzeptuala:
Lan Modularraren gidaren mapa kontzeptuala ere egin dugu, hau baliogarria izan da lan modularra egiterako orduan, izan ere, lanaren nondik norakoak ezagutu ditugu, zer egin behar dugun eta garrantzitsuena, nola egin behar dugun jakin ahal izateko.
ERREFERENTZIAK:
- Hezkuntza,hizkuntza politika eta kultura saila, (2016).Heziberri 2020 plana. Webgune honetatik berreskuratua:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-hezi2020/eu/
No hay comentarios:
Publicar un comentario