viernes, 24 de marzo de 2017

8. ASTEA

Aste honi hasiera emateko, aurkezpen berriak izan ditugu. Pasaden astean Alaitzek bere tesia bukatzeko denbora behar zuela adierazi zigun eta idei hau aurrera eraman ahal izateko, irakasgaia utzi behar zuen, Maitane Belasko irakaslearen eskuetan utziz. 

Astelehenean, Maitanek bere burua aurkeztu eta berarekin nola izango den ikasgaia azaldu zuen. Honekin batera, plangintza didaktiko bat egingo dugula azaldu zigun. Gai hau aurrera eraman ahal izateko kontuan izan behar dugu egoeraren azterketa, asmoa, edukiak, metodologia eta ebaluazioa. Irizpide hauek garatzeko, astean behin Maitanek azalpen motz bat emango du eta gero, berak eskainitako informazioarekin, lan modularreko taldearekin aurkezpen bat egin beharko dugu, astean talde bat aurkeztuz.

Asteazkenean, Maitanek plangintza didaktikoaren lehenengo aurkezpena egin du, hau da, egoeraren azterketaren aurkezpena zertan datza azaldu digu. Hemen uzten dizuet Maitaneren power point-atik hartu nituen ezaugarri nagusienak:


Aurkezpena bukatzerakoan, lan modularreko taldeak bildu, eta egin behar dugun unitate didaktikoarekin hasi gara lanean. Esan beharra daukat, Maitanek egindako aurkezpenarekin unitate didaktikoaren lehenengo atala argiago geratu zaigu. Horren ondorioz, lanaren gaia hautatu dugu, hain zuzen ere, animaliak. Hau erabaki ostean, sarrerarekin eta egoeraren azterketarekin hasi gara. Gaia aurrera eraman ahal izateko, Amurrio herrian dagoen Haur eskola bat hartzea erabaki dugu, baserriko eta etxeko animaliak gertuz ezagutzeko aukera ematen duelako. 

Egoeraren azterketa aurrera eramateko, egoera bat planteatu behar izan dugu, non eskolaren ingurua, ikastetxea, gelak, umeak eta umeen familiak eta irakasleak kontuan hartu ditugu. 

Azkenik, Ostiralean, lan modularreko bi taldek aurkeztu digute beraientzat zer den egoeraren aurkezpena:

Lehenengo talde adituen ekarpena:

  • Zer da egoeraren azterketa ? Lehenengo eta behin informazioa bilatu behar dugu. Irudi orokor bat egin eta gero, ondorioak atera eta ondorio horiekin, lehentasunak ezarri behar dira larritasunaren arabera. Lehentasunak ezartzerakoan, egoeraren ondorioak ateratzen dira eta baliabideekin aukerak egiten dira. Horren ostean, ebaluaketa bat egiten da.
  • Adibidea: Blog baten bitartez unitate didaktiko baten informazioa aurkitu dute. Honetan, bi modu erabiltzen dute unitate didaktikoa ebaluatzeko. Alde batetik, irakasleak ebaluatzen du ikasleei eta alderantziz; eta bestetik, ikasleak beraien artean ebaluatzen dira. Ebaluazioa aurrera eraman ahal izateko, baliabideak erabiltzen dituzte (kasu honetan, klaseko maskota) eta behaketa zuzen bat egiten dute. Ostean, tauletan prozesua sailkatzen dute  ondo egiten duten ala ez jakiteko. Azkenik, gurasoei haurrek egindakoa ematen diete.


Bigarren talde adituen ekarpena:
  • James-en kasua (autismo egoera bat): James hiru urte zituelarik bere gurasoek ikusi zuten jokaera arraroak zituela eta erabaki zuten psikiatra batengana joatea. Horrela, autismoa zuela diagnostikatu zioten. Hau jakinda, James-en egoeraren azterketa egitea erabaki zuten, elkarekintza sozial desberdinetan zituen jokaerak aztertu nahi zutelako. Azterketa hori egin ahal izateko, James-en psikiatraren, ikastolako orientabide sailen, tutorearen eta irakasleen laguntza behar zuten. 
    • Ikerketa burutzeko garrantzitsuak diren arloak: James-en eremu hurbilenak garrantzitsuak dira, familiekin, eskolako eremutik hartu dutelako informazio gehiena. Hortaz aparte, psikiatraren informazioa ere eskuratu dute, honen informazioa ere baliogarria delako.
    • Informazio iturriak: 
      • Familia izango da informazio iturri nagusiena, hauen lana izango da etxean dituen jokabideak aztertzea eta jasotzea. 
      • Tutorea eta beste irakasleen lana da klaseko jokabideak aztertzea eta bere ikaskideekin duen jarrera aztertzea. 
      • Psikiatrak, ebaluazio medikoaren ardura izango du.
      • Klasekideak  iturri nagusi eta garrantzitsuak dira, hauek bi funtzio betetzen dituzte, bata izan daiteke zuzena (irakasleak behatzen duenean James-en jarrera) eta bestea, zeharkakoa (kaslea irakaslearengana doanean behatu).
    • Hurrengo pausua, James-en jarrerak aztertzea:
      • Zeintzuk ziren bere gabeziak maila sozialean, jendeari ez zion aurkegira begiratzen, ez zeukan interesik harreman sozialak izateko eta emozioak ez zituen adierazten.
      • Material desberdinak biltzea gustatzen zitzaion, baina norbaitek materialak kenduz gero, haserretzen zen.
      • Zailtasunak zituen inguruekin hitz egiteko eta harremanak mantentzeko.
    • Behaketa egitea:
      • Behaketa informala:entrebisten antzekoa. Gurasoek eta familiek esaten eta pentzatzen zutena kontuan hartzen zuten. 
      • Behaketa formala: Psikiatrak pentsatzen eta esaten zuena kontuan hartzen zuten.
      • Dokumentu pertsonalen behaketa: James-en historial medikua eta ebaluazio psikopedagogikoa kontuan hartzen zen.







ERREFERENTZIAK:

domingo, 19 de marzo de 2017

7. ASTEA

Asteari hasiera emateko, goi mailako zikloa egin duten 3 ikaskide (Garazi Goimendiourruti, Nagore Alcazar eta Itsaso Beitia) unitate didaktikoaren azalpen bat prestatu eta klasearen aurrean aurkeztu dute. Hilabete honetan hasiko gara unitate didaktiko bat prestatzen eta azalpen honek baliogarria izan da ez genituen ezagutza berriak barneratzeko eta unitate didaktikoaren informazio gehiago gure esku edukitzeko. Horregatik erreferentzietan uzten dizuet haiek egindako prezi-a eta nik egindako eskematxo bat hemen duzue:



Ostiral honetan, informatika gelara joan gara etorkinei eta inmigrazioari buruzko inkesta bat egitera. Bukatzerakoan, Alaitzek banaka didaktikaren bi definizio interneten bilatu behar genuela aurkeztu digu. Hau bukatzerakoan, taldeka jarrita, bakoitzaren definizioak amankomunean jarri behar izan ditugu eta horien artean, didaktikaren definizio hoberena hautatu dugu.

Banakako didaktikaren definizioak:
  • Didaktikak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak ahalbidetzen duen eta testuinguru jakin bateko curriculuma kontuan hartuz ikaslearen formakuntza integrala xede duen zientzia.
  • Irakaskuntza-teknika eta metodoez arduratzen den pedagogiaren atala da. Ikasle eta irakasketa elementu eta prozesuak bere ikerketen oinarri diren gai zientifiko-pedagogikoa, hezkuntza zuzentzen eta gidatzen duena da. Didaktika orokorra, arau eta oinarriak ematen ditu irakaskunza osotasunean hartzen duelako.

Amankomunean aukeratutako definizioak:
  • Berariazko komunikazio.-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologoa da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik.
  • Medina Rivilla (1987) "La didáctica es el estudio de la educación intelectual del hombre y del conocimiento sistemático  que ayuda al alumno a autoconocerse facilitándole las pautas para que elija la más adecuada para lograr su plena realización personal. La didática es una disciplina pedagógica que analiza, comprende y mejora los procesos de enseñanza aprendizaje, las acciones formativas del profesorado y el conjunto de interacciones que se generan en la tarea educativa."



ERREFERENTZIAK:

jueves, 9 de marzo de 2017

6.ASTEA

Aste honetan, Amaia, Naiara eta Ane ikaskideak beste rol bat izango dutela didaktika klaseetan aurkeztu digute. Pasaden urtean Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa egin dutenez, didaktikako hainbat eduki jorratzen dituzte.

Haiek duten funtzioa klasean gertatzen den guztia behatzea, didaktika eremuan sortzen zaizkigun zalantzak argitzea eta kontzeptu berriak eskaintzea da. Horretarako, blog bat eta korreo bat sortu dute. Korreoa kurtsoan zehar sortzen zaizkigun zalantzak bidaltzeko asmoarekin sortu dute, gero zalantza horiek blogaren bitartez erantzunak emango dizkigute. 

Hemen utziko dizuet bi helbideak:


  • Korreoaren helbidea: didaktikakobehatzaileak@gmail.com

Aurkezpena alde batera utzita, galdera batzuk eskaini digute eta lan modularreko taldeetan erantzuten egon gara. Galdera hauen helburua, nola emango duten klaseak da, hau da, zein izango den erabiliko duten metodologia eta zeintzuk diren falta zaizkigun kontzeptuak jakitea. Hemen usten dizuet egin diguten galderak :

Powered by emaze


Metodologia eta didaktika kontzeptuak aztertzen egon ginen. Honen helburua, oinarri teoriko bat sortzea eta gaiarekiko hurbilpen bat lortzea zen.

  • DIDAKTIKA: Diziplina pedagogiko zientifikoaHezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertzen eta garatzen duen zientzia da. Honek pedagogiaren arlo aplikatua da, pedagogiak emandako teoria eta helburuei jarraiki.
    • Ikasketa eta irakaskuntza-prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak aztertzen ditu.
    • Hezkuntza hobetzeko pausuak zehazten ditu,horrela hezkuntza haurrarengan ondo heltzea eta ondo ematea lortuko da.
  • METODOLOGIA: Irakasteko eta ikasteko prozesuaren antolaketari buruzko erabakien multzoa da. Honako alderdi hauek lantzen dituena, inklusibotasun-printzipioari jarraituz:
    • Edukien aukeraketari buruz hartutako erabakiak.
    • Edukien antolaketa.
    • Ikasleen taldekatzeak.
    • Erabili beharreko baliabideak.
    • Lekuen eta denboren antolaketa.
    • Ebaluaziorako printzipioak eta prozedurak.
    • Ikasleen eta irakasleen eginkizuna.

Asteazkenean, galdera gehiago erantzuten egon ginen. Aldi honetan, gure klaseari buruzko galderak ziren. Galdera hauen helburua gure ikuspuntua ezagutzeko eginda zeuden.  Hona hemen azteazkenean egin ziguten galderak:

Powered by emaze


Ostilarean, Pikler loczy babes etxearen bideoa ikusten jarraitu genuen. Aldi honetan, hainbat idei gehiago jaso genituen.

  • Haurrak erabakitzen dute,hau da, ez diete ezer inposatzen, haiek dira erabakitzen dutenak zer egin nahi duten. Horrela  ASKATASUNA  lantzen dute.
  • EGOKITZE PROZESUARI garrantzia izugarria ematen zaio, Ondorioz, haurrak garrantzitsua dela sentitu behar du.
  • Hezitzaileen lan egiteko modua oso garrantzitsua da, KOREOGRAFIA KOLEKTIBOA sustatzen dute, non, umeekin egoterako, begiratzeko, ekintzak egiterako orduan irakasleak ildo berean egiten dituzte.
  • KUALITATIBOKI modu desberdinean behatzea, hau da, umeak egiten dituen garapenak, lorpenak eta dituen ezaugarriak beste modu batez begiratzea eta aztertzea.


Hemen uzten dizuet pasaden astean Pikler-Lokzy babes etxeari buruz egin nuen aurkezpena. Idei berriak ikusi ondoren aurkezpenean gehitu ditut.








ERREFERENTZIAK:

domingo, 5 de marzo de 2017

5.ASTEA

Aste honetan, Alaitzek proposamen berri batekin aurkeztu da klase aurrean. Lau ikaskideei proposatu zaie gure gelako irakaskuntza-ikaskuntza ebaluazioa egitea. Horrela, klasean egiten dugun jarduerak behatu eta sortuko diren zalantzak argituko dituzte. Amaia ikaskideak, ebaluazioari buruzko paradigma berrien inguruko aurkezpena azaldu digu. Hemen usten dizuet aurkezpenari buruz egin dudan eskema:

Powered by emaze


Aste honetan ere, Emmi Piklerren pedagogiari buruz bideo bat ikusten hasi ginen baina denboraren erruz ez genuen bukatu. Pedagogia honen oinarri edo helburu nagusia, umeak bere kabuz esperimentatu ondoren ikasten dutela da, hau da, umeak ikertzailea bihurtuko da eta bakarrik utzi behar diogu esperimentatzea automia lortzeko, izan arren, beti bere interesak eta beharrak kontuan hartuz.

Hemen usten dizuet ikusi genuen bideoaren nik egindako eskema:











ERREFERENTZIAK: